Manuel Mari Garate joan zaigu

Baleike 2013ko aza. 28a, 23:50

Herriaren alde beti lan isila egiteko prest, hutsune handia utziko du gure artean Manuel Mari Garatek. Eremu askotan eragin du Manuel Marik: lan munduan, Zumaian kooperatibismoa bultzatu zuen eta Egurko sortu, beste hainbat bazkiderekin; euskararen eta kulturaren alde ere lan handia egin zuen, besteak beste, bertso eskola sortuz Joanito Dorronsorekin batera, edota galdutako zenbait ohitura berreskuratuz –santaeskea–; gazteekin ederki moldatu da beti Manuel Mari, haien grina eta ilusioa konpartitu baititu adinean aurrera egin arren. Erretiroa hartu zuenetik, egurra eta harria lantzea zuen denborapasa, Arriketako paradisu partikularrean. Hara eraman gintuen joan den urtean Xabier Iruretarekin bildu eta berriketaldia proposatu genionean. Beti bezain adeitsu, beti bezain umil, beti bezain gertuko. Han grabatu genituen irudiekin bideo xume hau osatu dugu, bere omenez. Faltan botako haugu, Manu.

2012ko maiatzeko Baleikeko elkarrizketa