Oinarrizko GPS ikastaroa antolatu du Sastrakas taldeak

Baleike 2013ko aza. 28a, 11:48

Gabonak gainean dauzkagu eta seguru batek baino gehiagok Olentzero edo Erregei GPS aparailu bat eskatzeko asmotan dagoela. Sastrakas taldeak GPSa erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu du.

Abenduaren 11n izango da lehenego saioa (18,30ean, Alondegian): GPSa zertarako erabili daitekeen, erosteko irizpideak ( markak, web helbideak...) eta mapak jaitsi eta instalatzeko aholkuak.

Ikastaroak urtarrilean jarraituko du, hiru saiorekin. Lehen bi saioetan GPSa konfiguratzen erakutsiko dute, oinarrizko erabilpena, kontzeptuak eta nola nabigatu. Hirugarrenean ariketa praktikoa egingo dute.

Ikastaroa irekia da eta doan –otar bat jarriko da borondatea eman nahi duenarentzat–.