Argazkia: Parrokiako erlojua aldatu dute

Baleike 2013ko aza. 28a, 11:40

[/caption]

Parrokiako kanpandorreko erlojuak denbora bat zeraman matxuratuta, eta gaur goizean jarri dute berria. Parrokiako zaintzaile Miguel Angel Urangak azaldu digunez, aldatu berri duten erlojua modernoa zen, elektronikoa. Ez du denbora gehiegi iraun, 2002an jarri zuten eta. Haren aurretik Gasteizko Murua enpresak egindako erloju mekaniko bat egon zen, 40 bat urtez -Oikian eta Aizarnazabalen Muruak egindako erlojuak daude oraindik–. Eta atzerago joanez gero, haren aurrekoak mende bat baino gehiago iraun zuen, 1845ean jarri baitzuten. Denbora erlojuen kontra?