Fitbox kirola ezagutzeko aukera izango da kiroldegian

Baleike 2013ko aza. 25a, 10:18

Azaroaren 29an eta abenduaren 13an, Fitbox-a ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egingo dira kiroldegian, 19:30etik aurrera. Azaroaren 29an parte hartu nahi dutenek bezpera arte izango dute izena emateko aukera kiroldegian. Abenduaren 13an parte hartzeko, berriz, abenduaren 9tik 12ra eman ahalko da izena. Izen ematea doakoa da.

Abenduaren 6an, berriz, azken hiruhilekoan Zumba ikasten ari direnek ikasitakoa erakusteko jaialdia egingo dute. 12:00etatik aurrera izango da ikuskizuna, eta euro bateko sarrera sinbolikoa izango du. Sarrerak aste horretan bertan (2tik aurrera) jarriko dira salgai (sarrera guztiak saldu arte).

Horretaz gain, bigarren hiruhilekorako ekintzetako izen ematea abenduaren 9an irekiko dela ere jakinarazi nahi du Kirol Patronatuak.