Asteburuan jostailu erakusketa egingo dute Ludotekan

Baleike 2013ko aza. 21a, 11:23

Gabonak gerturatzen ari dira eta haurrentzat jostailu egokienak aukeratzen lagundu nahi du Ludotekak. Horretarako, jostailu erakusketa egingo dute Larunbatean eta igandean (17:00etatik 20:00etara). Jostailu berriak ezagutu eta probatzeko aukera izango da, eta aholkularitza eskainiko da, betiere kontsumo arduratsua sustatzeko helburuarekin.