Mendizaletasuna sortzeko ibilbide proposamena

Baleike 2013ko aza. 20a, 10:55

Datorren igandean, azaroak 24, goiz buelta bat antolatu du Inda Mendik zaletasuna sortzeko. Oraingoan Jaizkibeldik Pasai Donibanera egingo dute ibilbidea. Irteera goizeko 8:30ean izango da Txomin Agirre kaitik. Helduek 6 € ordainduko dute eta 4 € haurrek. Izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357), ostirala baino lehen.