Hiru urte arteko haur txikientzako antzerkia izango da igandean

Baleike 2013ko aza. 15a, 11:01

Urtaroetara jolastuko dugu? antzezlana aurkeztuko du Cantinelas teatro konpainiak igandean, sei hilabete eta hiru urte arteko haurrei zuzenduta. Bi saio egingo dituzte –12:00etan eta 13:00etan— 25 minutukoa bakoitza. Aita Mariko aforoa mugatua denez, pare bat gomendio-eskaera egin ditu kultura sailak:

-Adinaren kontua errespetatzea (haur helduagoek ez baitute berdin gozatuko ikuskizunaz).

-Haur txikiak izanik, ume-kotxeak eta gainontzekoak erabiltzen dituzte, baina aretoaren neurria ikusita, ahal den neurrian aipatutako ume-kotxeak aretora ez ekartzeko eskatu behar dizuegu.