Kabalgata antolatzeko bilera egingo da asteartean

Baleike 2013ko aza. 15a, 10:46

Datorren asteartean, hilak 19, bilera egingo da Errege Magoen Kabalgata antolatzen hasteko (Alondegian, 19:00etan). Lanak banatu eta taldeak osatuko dira. Edozein argibidetarako, edo taldeetan izena emateko, jo lasai Alondegia kultur etxera (kultura@zumaiakoudala.net).