Datorren astean hasiko dira Gabon Koruaren entseguak

Baleike 2013ko aza. 11a, 12:26

Gabonak ari dira pixkanaka gerturatzen eta Gabon Koruak datorren astean hasiko ditu entseguak. Interesa duzuenok hemen dauzkazue egunak eta ordutegiak:

Emakumeek hilaren 18an izango dute lehen saioa, 25ean bigarrena eta abenduaren 2an hirugarrena. Gizonezkoen datak hauek dira: azaroak 20 eta 27 eta abenduak 4. Denak batera, berriz, egun hauetan: abenduak 9, 11, 13, 16 eta 18. Eta jendaurreko entsegu nagusia (komentuan), abenduaren 20an.

Entseguak Hogarrean izango dira, bigarren solairuan, 21:00etan.

Aurten Eguzki aldetikan abesti berria kantatuko da. Letra Asentxio Elustondorena da eta musika berriz Tomas Aragüesena.