Nola lotu Euskal Herriko txoko eder guztiak bizikleta bidaia batean?

Baleike 2013ko aza. 5a, 10:53

Horixe izan da Arkaitz Astiazan Lasturko gaztearen aurtengo erronka: udaberrian bizikleta hartu eta ia 5.000 kilometroko bidaia egitea Euskal Herrian barrena, 800 herri eta 175 mendate igaroz. Esperientziak gure herriko bazter ederrenak ezagutu eta bideoarekin grabatzeko aukera eman dio. Irudiak baliatuta, dokumentala osatu du eta orain herriz herri dabil emanaldiak eskainiz. Bihar, asteazkena, Zumaian izango da. Inpernupe Elkartean eskainiko du saioa, 20:00etan. Hemen ikus ditzakezue dokumentalaren trailerra eta ETBko Zu kirolari saioan egin zioten elkarrizketa.