Hasi da da XII. Klarinete Maratoia

Baleike 2013ko aza. 7a, 12:30

Klarinetearen inguruan —aitzakitzat hartuta— antolatutako hezkuntza-egitasmoa da Maratoia: klarinete eskolak, bestelako ikastaroak eta musika emanaldiak uztartzen dituen eta jatorri zein maila ezberdineko musikarien bilgunea. Atzo heldu eta gaztetxoentzako klarinete eskolak egin ziren, eta Donostiako Francisco Escudero eskolako ikasleek kontzertua eskaini zuten Komentuan. Gaur pintxo-pote musikala egingo da Ubillosen, 20:30ean, besteak beste. Irudian daukazue egitarau osoa.

Egun gutxi barru diptikoak prest izango ditugu informazio zehatzerekin baino bitartean aurreratzen dizuegu aurten izango ditugun ekintzak:

· Bakarkako eta taldekako klarinete eskolak maila guztietara zabalduta –helduentzat ere–, Carlos Casadó irakaslearen eskutik (ONE).

· Teknologien erabilpenak klarinete munduan,Jose Mº Belló, Musika tegnologietan Doktorea eta A Coruñako Goi Mailako Klarinete irakaslearen eskutik (helduentzat eta gaztetxoentzat saio desberdinak).

· Music & English, haurrentzako jokoak (ez da behar klarinetea jotzen jakitea).

· Golijov-Ravel Kontzertua.

· Instrumentuen eta osagarrien erakusketa Buffet,Selmer, Vandoren, Mafer Erviti etxeen eskutik.

· Kafe Musikala.

· Instrumentuen oinarrizko konponketak.

· Clarinet Clinic: Arnasketa eta Doinua (helduentzat eta gaztetxoentzat saioak).

· Laukote lehiaketa gaztetxoentzat.

Iruditzen zaigu pena merezi duela Zumaiatik kanpora ere Maratoiaren berri ematea, gure inguruan ez baitago antzeko ekimenik.Baina batez ere, musikaren hezkuntzaren eta hedapenaren aldetik, emaitza paregabeak ematen dituelako.

Besterik gabe, honekin batera kartela, eta ordutegia bidaltzen dizuegu interesgarria irudituko zaizuelakoan. Zuen ikasle eta ikasleak ere gure artean izango direlakoan, har ezazue agur bero bat Zumaiako Musika Bandaren izenean.