Bina berdindu du Zumaiakok, bederatzi jokalarirekin amaitu arren

Baleike 2013ko urr. 29a, 10:09

Zumaiakoko Preferente taldeak berdinketarekin konformatu behar izan du asteburuan Amaikak Bat taldearen aurka Aita Marin jokatutako partidan. Emaitzak sentsazio gazi-gozoa utzi zien mutilei, ia partida osoan nagusitu arren, azken txanpan bederatzi jokalarirekin gelditzeak erabat baldintzatu baitzuen azken emaitza.

Baloia gehiegi eduki ez zuen arren, Zumaiakok lortu zuen aurkariaren atera hurbiltzea, baloia luze jokatuta. Murillok egindako erdiraketan atzelari batek baloia eskuarekin gelditu eta epaileak penaltia adierazi zuen. Jokinek ez zuen huts egin, eta 1-0 aurreratu ziren zumaiarrak. Handik aurrera, Amaikak Bat taldea saiatu zen gola sartzen, baina etekinik lortu gabe.

Bigarren zatian erabat aldrebestu zen partida Zumaiakorentzat. Epaileak Arrona kanporatu zuen ordu erdiren faltan, eta ondoren Moña, amaitzeko hamar minutu falta zirela. Amaikak Batek ez zuen aukera alferrik galdu eta markagailuari buelta eman zion, 1-2 aurreratuz. Baina zumaiarrek ez zuten amore eman, eta Iosu Osak binako berdinketa lortu zuen falta jaurtiketa batean.

Jokalariak: David; Gaizka, Osa, Moña, Alberdi; Buru, Eneko; Jokin, Murillo I, Arrona eta Leon. Aulkitik: Imanol Martin, Murillo II, Elso, Kipur eta Michael.

Erregionaleko neskek garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Mutrikun 1-2. Azken minutuan sartutako gol bati esker eraman zituzten hiru puntuak. Goleatzaileak: Alane ibarra eta Itsaso Goikoetxea. Garaipen onekin bigarren postua jarri dira neskak sailkapenean eta ikusi beharko da noraino iristen diren aurtengoa. Sentsazioak behintzat ezin hobeak dira.

Informazio gehiago: Zumaiako Futbol Taldea (facebook)