Errege Magoen zamalkadarekin bueltaka

Baleike 2013ko urr. 28a, 12:42

Aurtengo Gabonetan Errege Magoen zamalkadarik egongo den edo ez, komentario, iritzi eta zurrumurru gaien artean erabilienekoa da azken aldian herrian. Txepetxa arduratu da azken 33 urteotan zamalkada antolatzeaz, baina lan horrekin ez jarraitzea erabaki du. Hutsune horri aurre nola egin da orain kontua. Udalak bilerak deitu ditu –hurrengoa azaroaren 5ean– antolaketaz arduratuko den talde berri baten bila, baina bitartean zalantza asko daude kalean: Zergatik utzi du Txepetxak? Udalak nahikoa egin al du jaiari eusteko? Egingo al da zamalkada? Nolakoa? Nork? Galderei lehen eskuko informazioarekin erantzuteko iturrietara jo dugu, jakinda arantzaz jositako gaia dela eta, betiere, irtenbide adostua ez oztopatzeko asmoarekin. Alde batetik, Txepetxako zuzendaritzako lau kiderekin hitz egin du, haien azalpenak eta arrazoiak ezagutzeko. Bestetik, Eneko Agirre kultura zinegotziak eman digu Udal Gobernuaren ikuspuntua.

Txepetxa: "Zamalkada ez da Txepetxarena, zumaiarrena baizik"

Udal Gobernua: "Udalak zamalkada antolatu nahi du, baina bakarrik ezin dugu"