Bigara Pulpok hirugarren puntua bildu du

Baleike 2013ko urr. 8a, 10:08

Corralesek aurka 21na berdindu du Bigara Pulpok; hiru puntu bildu ditu dagoeneko eta horrek arnasa emango dio taldeari.Ligako lehen norgehiagokan ezinean aritu ziren Egiaren aurka (20-29), baina azken bi partidetan, neurriko aurkariak aurrean, beste lehiakortasun bat erakutsi du taldeak. Bigarren jardunaldian garaipen garrantzitsua lortu zuen Pulpok Romoren aurka (17-18), eta asteburuan puntu bati eutsi dio Lubakin Corralesen aurka (21-21). Denboraldia hasi baino ez da egin eta taldeak oraindik denbora behar du bere benetako mailara iristeko, baina seguru hiru puntu hauek arnasa eta lasaitasuna emango dietela. Hurrengo jardunaldian Alkortaren aurka jokatuko dute. Bi taldeak sailkapenaren erdialdean daude, hiruna punturekin.