Mutilen Preferente Mailako taldeak denboraldiko lehen partida galdu zuen, larunbatean, Azpeitian, Ikasberriren aurka. Felipe Garmendiak zuzendutako jokalariek ez zuten aurreko jardunaldiko joko ona erakutsi. Hala ere, ez da jardunaldi txarra izan Zumaiako Futbol Taldearentzat, gainontzeko taldeek irabazi edo berdindu egin baitituzte euren partidak.Baloiaren jabe ekin zion jokoari Zumaiakok, baina Iosu Osak min hartu zuen eta handik aurrera erabat aldrebestu zen partida. Ikasberrik korner jaurtiketa batetik egin zuen lehen gola atsedenaldiaren atarian, eta, Osaren lesioa gutxi ez balitz Leonek ere ezin izan zuen jokatzen jarraitu.
Bigarren zatian erabat zakartu zen jokoa. Azpeitiarrek atzean gelditzea erabaki zuten, baloiaren jabetza zumaiarrei emanez. Eta ongi atera zitzaien, bigarrena egin baitzuen Ikasberrik. Handik aurrera Zumaiakok dena eman zuen, eta Jokinen golak itxaropena piztu ere egin zuen, baina ezin izan zuten berdinketa lortu. Azkenean, 2-1 galdu. Azpeitian jokatu zuten: David; Gaizka, Moña, Osa, Alberdi; Eneko, Bozas; Jokin, Michael eta Leon (hamaikakoa); Kipur, Murillo I, Elso eta Josu Odriozola.
Beste emaitzak
Jubenilak pauso sendoak ari dira egiten denboraldi hasieran honetan. Azken partidan 3-0 irabazi diote Zarautzi. Atsedenaldirako 2-0 ziren aurretik, Manterolak eta Fleitasek egindako golekin. Bigarren zatian iritsi zen hirugarren gola, haue ere Fleitasena.
Ohorezko Mailako kadeteak puntu bat ekarri zuten (1-1) Lagun Onak taldeari egin zion bisitan. Lehen Mailako kadeteek, berriz, 1-0 galdu zuten Zestoaren aurka. Joko maila ona ari dira erakusten, baina golarekin asmatzea falta zaie. Kadete mailako neskek bina berdindu zuten Urnietaren aurka. Partida gaizki hasi zen, 2-0 galtzen, baina berdintzeaz gain irabazteko aukera ere izan zuten. Ohorezko Mailako mutilek 2-1 irabazi zuten Sanseren aurka. Eta Lehen Mailako infantilek 1-2 irabazi zuten Anaitasunaren aurka. Bigarren zati oso ona jokatu zuten gazteek. Kimetzek eta Asierrek sartu zituzten Zumaiakoko golak.
facebook/zumaiakofutboltaldea