Patxi Francesek entrenatuko du Telmo Deun

Baleike 2013ko urr. 1a, 18:42

Entrenatzaile berria izango du Telmo Deunek datorren denboraldian. Hiru denboraldi osatu eta gero, ez jarraitzea erabaki du Xanti Zabaletak eta, Baleikek jakin duenez, Patxi Francesek hartuko du bere lekukoa. Francesek bost urte egin ditu Zierbenan eta San Miguel Ligara igo berri du. Hala ere, Zierbenako zuzendaritzak kargutik kentzea erabaki zuen, zenbait arraunlarik hala eskatuta.