Zumaiako mugarrien ibilbidea azaroaren 2an egingo da aurten. Hala iragarri du Imanol Azkuek ateki? blogean. Hemen daukazue Imanolek zabaldutako deialdia:Lehen urtean urriaren 8an egin genuen; iaz, urriaren 13an; aurten ere fetxa horietan egiteko asmoa bai, baina badakizue bajamarrean abiatzea garrantzitsua dela, Algorritik harraldean sartzeko eta gero Palankamugarri ikusteko, eta horregatik zertxobait atzeratu egingo dugu: azaroaren 2an egingo dugu mugarrien ibilbidea.
Aurtengoan, kontuz ibili beharko dugu orduarekin, argia eta eguna laburragoa izango delako, eta igual frontalen bat hartu beharko dugu motxilan. Gainerakoan, ez dago mugarri berririk eta iaz bezala 22 mugarri ikusteko moduan izango gara; nobedadea bada, ordea, ibilbidean: Muniosorotik gora Muniosoroerreka hartzen dugunean, amaiera aldean, bidexka zuzenagoa hartuko dugu Santakutzerrekako mugarrira iristeko, errekaren ondo-ondotik; halaber, Guruzelaiko mugarritik gora beste bideren bat hartu beharko dugu, lehengo bidea lur-jausi batek eraman du-eta; eta ordua eta argitasunaren arabera, igual bukaera laburtu egin beharko dugu…
Baina horiek guztiak lotuko ditugu pixkanaka, eguna gerturatu ahala. Oraingoz, behin udara pasata, alferkeria albo batera utzita, hasi prestatzen ibilaldirako… 35 kilometro… egun osoa… atsedenaldiak kenduta, bederatzi ordu inguru oinez… lagunarte paregabea… hanka bat Zumaian eta bestea Deban, Zestoan, Aizarnazabalen, Getarian… Apunta eguna agendan, egutegian edo dena delakoan, eta hasi preparatzen!