Arraunean egiteko deialdia

Baleike 2013ko ira. 26a, 09:11

Zumaiako Arraun Elkarteak harrobia lantzen jarraitu nahi du, eta horretarako deialdia zuzendu die 1996 eta 2001 urte artean jaiotako gazteei. Bilera ostiralean izango da, 19:00etan, Arraun Elkartean. Hona hemen bidali duten oharra:Harrobiko lanak ez du etenik gurean, eta denboraldi berriari ekiteko prest gaude. Deialdi hau egin dugu, eta eskertuko genizueke honen berri ematea. Klubaren arnasa iraupena bermatzeko HARROBIA da. Harrobiko kluba da gurea, eta harro gaude hala izateaz.

Eta behar zaituztegulako, zuekin egon nahi dugulako, zuek ere klubaren parte izatea nahi dugulako, BILERA DEIALDIA egin dugu: etzi izango da, ostirala, Arraun Elkartean, 19:00etan. 1996 eta 2001 urte artean jaiotakoei zuzendua da deialdia. Entrenamenduak noiz hasiko diren jakinaraziko zaizue, entrenatzailea zein duzuen, harrobiko lanean egin dugun metodologia aldaketa garrantzitsua azalduko zaizue... AZALDU! Izan aurreko urtean edo urteetan ibilitakoa, edo izan arraunean hasi nahi duena.