Zumaiako adin ezberdinetako hainbat gaztek ESAN dinamika aurkeztu dute, Zumaiako gazteen kezkak eta ideiak ezagutu nahi dituen harreman bira. Bideo baten bidez egin dute aurkezpena. Harreman birak abendura arte iraungo du, eta urtarrilean aurkeztuko dituzte ondorioak.Zumaiako hainbat gazte elkartu eta ESAN dinamika aurkeztu dute. Ahalik eta gazte gehienkin bildu eta elkarrizketak egingo dituzte dinamikako kideek. HIru lerro aztertu nahi dituzte bereziki: lehenik eta behin, gazteon kezkak; horrekin batera, kezka horiekiko gure jarrera; eta azkenik, Zumaiako gazteriaren eta gazte mugimenduaren inguruko hausnarketa bat bultzatu nahi dute.
Hurrengo asteetan hasi, eta abendura bitarte iraungo du harreman birak. Ondoren, urtarrilean hasierako ondorioak aurkeztuko dituzte. Gerora, Zumaiako gazteekin ondorioak elkarbanatu eta ondorioak bateratzea da gazteon asmoa.
Harreman birak irauten duen bitartean, gazteen kezkak kalean zein sare sozialetan presente egoteari begira, Esantxo Botakorena eta bere lagunak harreman biraren jarraipena egingo dutela adierazi dute aurkezpen bideoan.