Zumaiakok berdindu, Pulpok galdu

Baleike 2013ko ira. 24a, 11:18

Asteburuan ekin diote denboraldiari Zumaiakoko eta Pulpoko mutilen talde nagusiek. Futbolean, Zumaiakok puntu bat ekarri du Arrasatetik, hutsean berdindu eta gero. Eskubaloian, Bigara Pulpok 20-28 galdu du Egiaren aurka. Hurrengo jardunaldian Zumaiakok Aita Marin jokatuko du, Elgoibarren aurka; Bigara Pulpok Romo izango du aurkari, Bizkaian.