Lucia Lacarra Euskalduna aretoan ikusteko autobusa antolatu da

Baleike 2013ko ira. 24a, 10:05

Los vascos y la danza ikuskizunean egingo du dantza Lucia Lacarrak Bilboko Euskalduna jauregian, urriaren 18an. Udalak autobusa antolatu du bertara joan nahi duenarentzat, sarrera barne. Guztira, 50 txartel jarriko dira salgai, 55 euroan. Bakoitzak lau sarrera baino gehiago ezingo ditu erosi, eta zumaiarrek izango dute lehentasuna. Txartelak urriaren 1ean jarriko dira salgai, 18:00etan, Alondegian.