Maria eta Jose-ko ikasleak Zinemaldian

Zumaiena Ikastetxea 2013ko ira. 25a, 09:37

Azken urtetan egin ohi duten bezala, aurtengoan ere Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak ikasturte berriari hasiera emateko Donostiako 61. Zinemaldian izan dira. Irteera Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntza plangintzako Zinea Euskaraz egitasmoaren baitan antolatzen da urtero. Aurtengo urtean Haritzaren bihotza animaziozko filma euskaraz ikusi ahal izan dute Donostiako Belodromoko pantaila erraldoian. Oso gustura ibili dira eta asko disfrutatu dute filma ikusten. Kontuan izanik baita Mugikortasunaren Astea ere ospatzen dela Europan Zumaiatik Donostiarako joan-etorri bidaia Eusko Trenean egin dute ikasleen artean garraio publikoa bultzatzeko xedez.