Azken egunak AEK euskaltegian matrikulatzeko

Baleike 2013ko ira. 23a, 12:40

Ikasturte berria antolatzen ari dira Urola Kostako AEK euskaltegian eta jakinarazi dutenez izena emateko azken egunak iritsi dira. Hilabete hasieran hasi zuten matrikulazio kanpaina eta orduz geroztik Euskara praktikoa leloa lau haizetara zabaldu dute. Datorren asteazkenean, irailaren 25ean amaituko da AEK euskaltegian izena emateko epea. Beraz, euskara ikasten hasteko edo hobetzen jarraitzeko asmoa duten herritar guztiei dei egin diete ahal bezain azkar izena eman dezaten.AEK euskaltegia ordutegi honetan egoten da irekita: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, telefonoz deitu nahi dutenentzat honako hau da Zumaiako AEK: 943 86 02 48