Barne adierazpenaren txokoa zabalduko azaroan

Baleike 2013ko ira. 23a, 12:32

Azaroan Barne adierazpenaren txokoa jarriko da martxan, eta bertan pintura eta buztin tailerrak eskainiko dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez "Arno Sternek "hezkuntza sortzailea" izenaz ezarritako baldintzetan oinarrituta. Hemen daukazue bidali diguten oharra:Hezkuntza sortzaileak persona bakoitzaren adierazpen egiazkoena garatu ahal izateko beharrezkoak diren baldintzak ezartzen ditu.

Baldintza hauek jolasaren bidezko adierazpenean oinarrituta daude. Adierazpen hau eman dadin haur, gazte eta helduez osaturiko taldeak osatzen dira. Taldearen egitura honek konparaketak ekiditen ditu eta espazioaren egiturak oreka bat eskaintzen du persona bakoitzaren eta kolektiboaren artean. Eredurik eman gabe, epaitu gabe eta baloraziorik egin gabe "hezitzailea"ren jarduna pertsona bakoitzaren beharrak asetzera mugatuko delarik.

Urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, hitzaldi informatibo bat emango da Barne Adierazpenaren Txokoan, Zumaiko Aita Mari auzategia 10-baxua.

Tailerren ordutegiak honako hauek izango dira (azaroaren 4tik- ekainaren 20ra):

Pintura eta buztin tailerrak

-Asteartea 17:30 / 19:00 . Astelehena 17:30 / 19:00

-Asteazkena 17:30 / 19:00 . Ostirala 17:30 / 19:00

Informazio gehiago

E-posta: barneadierazpenarentxokoa@gmail.com

Telefonoa: 678 28 54 58 (Jokin)