Igandean Erniora, santu guztien asteburuan Ordesara

Baleike 2013ko ira. 23a, 12:11

Bi deialdirekin datorkigu Inda Mendi elkartea: batetik, igandean, Erniora igotzeko aukera; bestetik, santu guztien asteburuan Ordesa aldean lau eguneko irteera egiteko proposamena. Igandean Erniora

Hurrengoa iraileko azken igandea izanik, ohiturari eutsiz, Erniora mendi irteera antolatu du Inda Mendi elkarteak. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Txomin Agirretik. Andazarratera iritsi eta handik zuzenean Ernioko tontorrera igoko dira; hamaiketakoa egin ondoren, Etumetara jaitsiko dira autobusa hartzeko. Izena goiko estankoan eman behar da (943860357) ostirala baino lehen. Prezioak: sei euro helduek eta lau umeek.

Ordesara

Urriaren 31tik azaroaren 3ra Ordesara (Pirinioak) joateko plana egin du Inda Mendik. Irteera ostegun arratsaldean izango da, eta igande arratsaldean etxera buelta. Izen-ematea, irailaren 23tik urriaren 14ra bitartean egin daiteke eta prezioak ondorengoak dira: bazkideak 160€ eta ez-bazkideak 190€ (prezio honetan autobusa, pentsio erdia eta igandeko bazkaria sartuko dira). Dirua Laboral Kutxako kontu honetan sartu behar da: 30350037440370007083. Agiriarekin bi aukera daude: Goiko estakoan entregatu edo eskaneatu eta emailez bidali (indamendi1@gmail.com). Aurrerago informazio gehiago emango zaizue (trackak, mapak eta hainbat gauza.)