Asteburuan hasiko da denboraldia Zumaiakorentzat

Baleike 2013ko ira. 20a, 10:56

Zumaiakoko lau taldek estreinako partida izango dute asteburuan. Tartean, Preferente mailako mutilek, Arrasateren aurka jokatuko dute, etxetik kanpo. Aurten Felipe Garmendia izango da talde nagusiko entrenatzailea, Mikel Larbururen laguntzarekin. Maitane Urbietak bidali dizkigu klubeko azken berriak.Denboraldia astera doa eta Zumaiako Futbol taldeak ilusioz gainezka ekingo dio aurtengoari. Udako lanak egin ondoren, Aita Mari futbol zelaiko taldea prest dago urte polit honi aurre egiteko. Aste honetan lau taldeek hasiko dute beraien aurtengo ibilbidea.
 Alde batetik, Preferente mailako mutilak Arrasaten hasiko dute denboraldia. Klubak lan haundia egin du talde lehiakor bat egiteko, iazko hainbat taldekidek kluba laga dutelako. Hasteko, eserlekuan aldaketak egin du taldeak. Aurtengoan, Felipe Garmendiaren gidaritzapean ariko dira mutilak, Mikel Larburu izango da bigarren entrenatzailea eta Xabier Goikoetxea delegatua.

Fitxaketak ere egon dira uda honetan; alde batetik, lehengo urtean Beasainen ibilitako Imanol Leon aizarnazabaldarra egongo da gurekin aurtengoan, baita Iñigo Bozas ere, iaz Bizkaiko Somorrostro taldean aritu zena. 
Aurreko urteko mutil gehientsuenak jarraitzen dutenez, jubenil mailatik igo diren gazteak,eta fitxaketekin batera ilusioz beteriko denboraldia aurreikusten da.

Ohorezko Jubenil mailako mutilak ere aste honetan hasiko dira lehiatzen. Talde honetan ere aldaketa egon da eserlekuan. Arantxa del Puerto izango da aurtengoan entrenatzailea (maila honetan baliteke emakume entrenatzaile bakarra izatea). Baja batzuk izan dira aurtengoan (seniorretara igo direnak eta beste taldeetara joandakoak) baina Iñigo Manterola zumaiarraren etorrera ilusioa berpiztu du. 
Kadete mutiletan aurtengoan bi talde edukiko ditugu. Alde batetik, Ohorezko kadeteak Felix Nolaskoainen esanetara ariko dira eta Kadeteen lehenengo mailan Javier Pinilla izango da buru.
 Beste taldeek datozen asteetan ekingo diote lanari.