Olarro Eguneko batel estropadako txandak goiz eta arratsaldez jokatu izan dira orain arte, baina aurten erabaki da txanda guztiak goizez jokatzea, 10:00etan gaztetxoekin hasi eta 10:30ean helduekin jarraituta. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 11ra arte. Hemen dauzkazue parte hartzeko baldintzak eta jakin beharrekoak:1. Estropadak goizez bakarrik izango dira. 10:00etan hasiko dira gaztetxoen txandekin. Behin gaztetxoen estropadak amaitzen direnean, 10.30ean helduenak hasiko dira. Arratsaldean ez da estropadarik izango.
2. Estropada eremua Itsas kiroldegitik irten eta Txomin Agirre kairaino joan-etorria izango da.
3. Parte-hartzaileen adina:
-Helduak: 16 urtetik gora.
-Gaztetxoak: 13-15 urte bitartekoak (aurten betetzen dituztenak)
4. Talde bakoitza 4 lagunek osatuko dute (batelean sartzen direnak), mutilak nahiz neskak.
5. Bandera irabazteko ezinbestekoa izango da 4tik 2 zumaiarrak izatea.
6. Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du eta bere telefono zenbakia eman beharko du, harremanetarako.
7. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek beren buruari edo beste hirugarren bati egin diezaieketen kalte edota lesioen erantzukizunik.
8. Hiru irabazle egongo dira, helduak, emakumeak eta gaztetxoak. Parte-hartzaileen artean afari bat zozketatuko da.
9. Izen-ematea turismo bulegoan egingo da irailaren 2tik irailaren 11ra, eta nahitaezkoa izango da izen-emateko orria betetzea.
10. Lasuna batela entrenamenduetarako behar dutenek turismo bulegoan egin behar dute eskaera.
11. Batel estropada egunean nahi duenak Itsas kiroldegiko aldagelak erabili ditzake.
12. Zozketa egiteko bilera irailaren 12an izango da: 19:00etan gaztetxoekin eta 19:30etan helduekin. Ezinbestekoa da talde bakoitzetik arduradun bat joatea.