Zumaiako arraunlariei eskainitako bertso hauek idatzi dituzte Haizea Aizpuruak eta Izar Zubietak.
Doinua: Itsasoari begira
-1-
Bandera denak zumaiarrentzat
zirela denbora bada
Duela urte asko direla
sentitu genun zirrara
Ta orain ere gure mutilez
harro sentitzean hara!
Gure partetik animoak ta
hamar mila besarkada
Onenetan hor egon baginen
orain ere egongo gara
-2-
Denbora zailak igaro ondoren
bagenun honen beharra
Ligan guztiei gailenduz aurten
espiritu zumaiarra
Ta aurtengoa borobiltzeko
falta degunez bakarra
Euskal Herrian geldituko da
Donostiko trapu za(ha)rra
Emakumeok piztu dezagun
herri honen irrifarra
-3-
Kolore gorria maitatzea
daukagunez ikasita
Ez daigun a(ha)ztu Kontxa ta gero
Play-off-akin dakaun zita
Oraindik ere bizirik dago
lehiaketaren irrika
Ta neskei ere animoak ta
irabazi behin hasita
Denok zuen zain egongo gara
Arranplan gorriz jantzita