Antzerki ikastaroa ere eskainiko du aurten Musika eta Dantza Eskolak

Baleike 2013ko ira. 3a, 10:34

Ostegunean, irailak 5, zabalduko du Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak 2013-2014 ikasturtean izena emateko epea –irailaren 12ra arte–. Izena Ubillos jauregian eman behar da, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:00etara. Ikasturtea irailaren 16an hasiko da. Aurten musika eta dantza eskaintza zabalaz gain antzerkia ikasteko aukera ere izango da.

Eskainiko diren ikasgaiak: dantzak, antzerkia, musika tailerra, musika mintzaira, kantu korala, musikoterapia, informatika musikala, harmonia eta helduentzako musika mintzaira.

Eskeiniko diren instrumentuak: ahots teknika, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, trompeta, oboea, biolina, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, eskusoinua, gitarra, baxu elektrikoa, pianoa, perkusioa, bateria, trikitixa, panderoa eta txistua.

Antzerki ikastaroa

Aurten lehenengoz, antzerkia ikasteko aukera izango da herrian. Zortzi urtetik gorakoentzat zuzenduko dira ikastaroak eta urritik maiatzera izango dira. Adinaren arabera hiru talde osatuko dira. Taldeak adin tarte hauetan antolatuko dira: 8-11 urte, 12-14 urte eta helduak. Antzerki ikastaroko matrikulazio garaia luzeagoa izango da; irailak 5etik 20ra. Irakasleak Inaxio Tolosa eta Esti Curiel izango dira.

Informazio gehiago: 943 86 11 83 / mueszu@hotmail.com