Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 9an irekiko da

Baleike 2013ko ira. 3a, 09:42

Negurako ikastaroen eskaintza osatu du Lubaki kiroldegiak, eta irailaren 9tik aurrera eman ahal izango da izena kiroldegian bertan. Aurtengorako urtez urte eskaintzen diren ohiko zenbait ikastaroz gain, zenbait berrikuntza ere prestatu dira. Hala, body training, fitbox eta iaz arrakasta izan zuen zumba ikastaroa, zumba fushion bilakatuta eta hainbat berrikuntzarekin izango dira aukeran, besteak beste. Ikastaroen inguruko zalantzaren bat dutenek Lubaki kiroldegira jo dezakete argibide eske. Hemen kontsulta dezakezue ikastaroen diptikoa: