Bertilen lanak jaso daitezke Alondegian

Baleike 2013ko ira. 3a, 09:14

Amaitu dira Bertil Lagerström artista suediarraren omenez egindako erakusketa eta gainontzeko ekitaldiak. Erakusketarako artelanak utzi zenituztenek dagoeneko berreskura ditzakezue, Alondegian. Hemen daukazue Bertilen lagunek bidalitako esker oharra:Benetan ederra izan da egitasmoa eta arrakasta handia izan du, bai inaugurazio festak, abuztuak 4an egin genuena eta baita erakustaldiak ere. Antolatu dugunontzat ere ederra izan da hau aurrera eramatea eta oso pozik gaude emaitzarekin. Eskerrik asko ere parte hartu duten tabernariei, beraien paretak uzteagatik eta gure proiektua ulertzeagaitik eta errazteagatik, eta Zumaiako Udalaren Kultur Arloari, benetan futsezkoa izan bait da beraien laguntza eta babesa. Eskertu nahi diegu ere beraien obrak utzi dizkiguten lagun guztiei. Beraiei esker bideratu ahal izan da erakustaldi hau.

Hauei ere iragarri nahi diegu irailak 2tik 6ra bitartean, ahalko dituztela koadroak berreskuratu Alondegiko bulegoetan 9:00-14:00 ordutegian. Edozein zalantzarekin deitu 943-861056 zenbakira.

Agur bero bat, Bertilen Zumaiako lagun taldea.