San Bartolome jaiak ari dira ospatzen Oikian joan den ostiraletik. Gaur bertan, besteak beste, umeentzako jolasak, pailazoak, karrikotxe jaitsiera eta musika dituzte egitarauan. Bihar, asteazkena, San Agustinix eguna ospatzeko, Galiako herrixka bihurtuko dute Oikia. Hemen egitaraua:
Asteartea 27
11:00etan, umeentzat eskulanak eta ur jolasak.
16:30ean, karrikotxe jaitsiera.
18:00etan, Patxin eta Potxin pailazoak.
20:00etan, afaria frontoian, DJon-en musikarekin.
23:00etan, Iseka eta eMePebo5t taldeen kontzertuak.
Asteazkena 28
11:00etan, meza.
Eguerdian, patata tortila lehiaketa.
14:30ean, herri bazkaria sagardotegi erara eta erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin.
Arratsaldean, bertako baserrietako sagardo dastaketa. Inpernupeko Joareak.
22:30ean, Ezten Giro taldearekin erromeria.
Gauerdian, Eskubeltz Piroteknix.
Ondoren, erromeriak jarraituko du.