Triatloiaren ibilbidea Felix Aizpuruaren eskutik

Baleike 2013ko abu. 27a, 09:02

Irailaren 7an izango da Zumaiako triatloia. Kirolari federatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, esprint distantzian. Baina, iaz bezala, proba herrikoia ere antolatu du Zumaiako Triatloi Taldeak, federatuena baino samurragoa, probatu nahi duenak aukera izan dezan. Izena emateko epea zabalik dago oraindik, www.triatloi.org webgunean. Felix Aizpuruak azaldu dizkigu ibilbidearen ezaugarriak bideo honetan.

Esprint distantziako triatloiaren jakingarriak

Irailaren 7an jokatuko da, larunbata, arratsaldeko 18:15ean neskak eta 18:30 mutilak.

Osatu beharreko lana: 750 m igeriketa (Ibaian); 20 km bizikletan (Zumaia-Aizarnazabal-Zumaia); 5 km korrika (herri barruko zirkuitua).

Izen ematea: Federatuek 27 € txip-aren alokairuarekin eta 25€ txiparen alokairurik gabe. Ez federatuak 37 € txiparen alokairuarekin eta 35€ txiparen alokairurik gabe.

BTT-ko bizikleta ez dago baimendua.

Triatloi herrikoiaren jakingarriak

Irailaren 7an jokatuko da, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.

Osatu beharreko lana: 350 m igeriketa (Ibaian); 10 km bizikletan (Zumaia-oikia-Zumaia); 2.5 km korrika (herri barruko zirkuitua).

Izen ematea: 22 € txip alkilerrarekin eta 20€ txip alkilerrik gabe.

BTT-ko bizikletarekin irtetzea baimendua dago.

Federatua ez dagoen jendearentzeko lasterketa da.