ARGAZKIAK: Bertil Lagerström-en Zestoa

Baleike 2013ko abu. 8a, 13:18

Asteburu honetan zabaldu da 'Hurrengo tabernArte, Bertil' ekimena Zumaiako zenbait tabernetan. Bertan, herritarrek utzitako 100dik gora lan erakutsiko dira hilabete osoan zehar. Agerian geratu du Bertilek Zumaiarekin eta zumaiarrekin zuen harreman estua. Harreman hori, baina, ez da Zumaiara mugatzen. Euskal Herriko beste herri batzuekin ere lotura zuen; Zestoarekin, adibidez. Zestoako Udalak Bertilek herri horretan atera zituen zenbait argazki jarri ditu bere Facebookean. Hemen ikusi ditzakezue.