Euskal Jai Eguna dela-eta, trafiko aldaketak

Baleike 2013ko abu. 8a, 11:19

Euskal Jai eguna ospatuko da bihar Zumaian. Goizean goizetik baserriko produktuen azokak hartuko du Alde Zaharra, eta hori dela-eta, Bonifazio Etxegaraitik Alde Zaharrerako sarbidea itxita izango da goiz partean (9:30etatik 14:30ak inguruan bitartean). Horretaz gain, arratsalde partean ere hainbat trafiko noranzkotan aldaketak izango dira erdigunean, eta Udaltzaingoak arretaz eta adi ibiltzeko eskaera egiten die herritarrei.