Dinastia Etxabe txapelketa final-laurdenetan murgilduta dago

Baleike 2013ko abu. 7a, 12:23

Dinastia Etxabe pilota txapelketako final-laurdeneko bigarren jardunaldia jokatu zen atzo gauean Zestoako frontoian. Maila oneko pilotariak izanik, gauza interesgarri eta gustagarriak erakutsi zizkieten bertara inguratu zirenei, baina akats gehitxo izan omen ziren gauza onerako. Borroka eta emozio gehixeago ez ikusiaren faltan etxeratu ziren pilotazaleak.

Emaitzak honakoak izan ziren:

Jubeniletan, Elordi-Ibarrondo 12 / Larunbe-Sarasa 22

Nagusietan, Oronoz-Etxamendi 6 / Arrieta-Ander Imaz 22.

Bihar, 22:00etan, final-laurdenetako hirugarren jardunaldia jokatuko da. Partidak honakoak izango dira:

Jubenileta, Ugalde-Xanet Imaz / Arteaga-Mariezkurrena.

Nagusietan, Dario-Erostarbe / Santxo-Lasa.