Euskal Jai eguna izango da ostiralean Zumaian

Baleike 2013ko abu. 7a, 11:03

Prestatu txapelak eta mantalak, zapi koloretsuak eta marradun galtzak, Euskal jai eguna izango da eta ostiral honetan! Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera Egunari goiko plazan egingo den baserriko gaien azokarekin eta amaiera norberaren esku izango da.

Hemen duzue Euskal Jai eguneko egitaraua:

10:00etan hasita, Baserriko gaien azoka.

Hala Dzipo txalapartarien saioa.

10:30ean, Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak.

Trikitxas bikotearen saioa.

11:00etan, Inpernupeko joareen ekitaldia.

11:30ean, Upela plaza parean, salda.

12:00etan, Sanjuaniturri parean, balkoitik balkoirako bertso saioa: Amets Arzallus eta Unai Iturriaga.

14:30an, herri bazkaria beheko plazan. Txartelak turismo bulegoan daude salgai.

Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin.

18:00etan, plaza bertan Ostolaza eta Narbaizarekin erromeria.

18:30ean, Kalean txarangaren kalejira.

19:00etan, sagardo dastaketa.

23:00etan, kofradian, Bide Batez taldearekin erromeria.