Anaderen arrantza lehiaketak egingo dira aste honetan

Baleike 2013ko abu. 6a, 11:22

Anade Elkarteak antolatzen dituen 38. Kabra eta Dontzeilen herriko arrantza lehiaketa eta 39. Arrain txiki lehiaketak egingo dira aste honetan. Kabra eta dontzeilena ostegunean (abuztuaren 8an) egingo da; arrain txikiarena, berriz, larunbatean (abuztuak 10ean).

Kabra eta dontzeilen arrantza ordutegia 07:30etik 12:00etara izango da. 12:30ean ontzi denek Zumaiako kaian egon beharko dute. 12:00etan itsasoan katxapero bat botako da, lehiaketa bukatu dela adierazteko (ordu horretarako parailu denak jaso egin behar dira). Pisaketa Anade elkartean egingo da. 12:45ean ontziren batek bere arrantza ez balu aurkeztu, deskalifikatua izango da. Arrantzarako eremua: Zumaiako barratik irtenda, ezkerretara Aitz-txuri pareraino, eta eskubi aldetik San Anton mendiraino. Itsasertzetik urruntzeko mugarik ez dago. Parte-hartzaileek zehaztutako eremuan egin beharko dute arrantzan. Aipatu eremutik kanpo egiten badute, deskalifikatu egingo dira.

Arrain txiki lehiaketan bi maila izango dira: A maila, 7tik 11 urtera bitartean - Zinta gorria; eta B maila, 12tik 14 urtera bitartean (urtean bertan eginak) - Zinta berdea. Lehiaketaren ordutegia hau izango da: 14:30etik - 17:10etara.