ARGAZKIAK: Gala gauko photocalla

Baleike 2013ko abu. 5a, 23:19

 

Larunbatean izan zen Gala gauko argazkiak atera zituen Baleikek Zumartian plataformaren eta Udalaren laguntzarekin antolatutako photocallean. 300dik gora lagun pasa ziren Kofradian jarritako alfonbra gorritik. Parte-hartzaile guztien artean zozketa ere egin zen: Zumartianen 25 euroko baleen irabazleak Iker Aizpurua, Oskar Espino, Joxean de la Torre eta Estibalitz Alvarez izan ziren; Larraitz ile-apaindegiak emandako balearen irabazlea, berriz, Asier Arrizabalaga. Hemen dituzue Mikel Castellanok arratsalde horretan ateratako argazkiak.