Hurrengo taberna arte, Bertil

Baleike 2013ko abu. 2a, 12:46

Igandean, abuztuaren 4an, zabalduko da Bertil Lagerström artista suediarraren omenezko Hurrengo tabernArte erakusketa, herriko 15 tabernatan. Inaugurazioa Inpernupen egingo da, eguerdiko 12:30ean. Handik abiatuta, poteoa egingo da tabernaz taberna, erakusketako obrak ikusiz. Arratsaldean, 19:00etan, Bertili buruzko proiekzio bat ikusi ahal izango da Ihintza tabernan; ondoren, bere lagun musikariek osaturiko txarangarekin kalejira egingo da, erakusketako ibilbidea osatuz.