'Lo imposible' pelikulako musikaren egilearekin solasaldia antolatu da igande eguerdian

Baleike 2013ko abu. 2a, 09:21

Lo imposible in concert kontzertua zuzenduko du musikaren egile Fernando Velazquezek berak igande gauean (22:00etan, Maria eta Josen). Ekimen berezi hau biribiltzeko, aurrez, igande eguerdian (12:30ean), bere lanari buruzko hitzaldia eskainiko du Alondegian. Aukera bikaina pelikuletako musika nola sortzen duen ezagutzeko.