Gaur, ostirala, Naufragoak dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko du Dantzaz Konpainiak Itzurun hondartzan, 21:30ean, Musika Jaialdiko egitarauaren barruan. Joseba Sarrionandiaren testuetatik eta, besteak beste, Mikel Laboak eta Jabier Muguruzak, baita Ken Zazpi eta Deabruak Teilatuetan taldeek ere sortu izan duten musikatik abiatuta, Josu Mujikak bizitasun handiko koreografia sortu du, oso grafikoa, hain gertu sentitzen ditugun naufrago hauen unibertsoari irudia, kolorea eta dramatismoa emanez.
Musika Jaialdiko egitaraua
Ikuskizunaz
"Naufragoak gara bizi garen gure lur honetan bertan, iraunkor, olatuen artean aldakor den guztiaren erdian, bidaia honetan, geure kulturan bertan baita mugetan ere, itsasoa hormatzat eta lurralde guztien batasuntzat hartuta".
"Gure etxea eta mundua, etenik ez duen gatazka eta betiereko harremana".
"Borroka eta krisi baten metafora, orainaldi aztoratu batena eta eraikitzeko dagoen etorkizunarena".
"Naufragoak produkzio eszenikoarekin harremanetan jartzeko modu berri bat ere bada, aldatzen doa espazio eta leku bakoitzera moldatzeko, egiten dugun guneetan integratu eta, gune horiek unean une gure izateko ez ezik, "Naufragoak" lana ikustera datorren jendea gugana hurbiltzeko ere bai".
Fitxa artistikoa
Koreografoa | Josu Mujika
Joseba Sarrionandiaren poematan oinarriturik.
Musika | Mikel Laboa, Jabier Muguruza, Ruper Ordorika, Ken Zazpi, Deabruak Teilatuetan
Zuzendari Artistikoa | Adriana Pous
Dantzariak | Lionel Ah-Sou, Mirjam Berg, Emmanuel Dobby, Garazi Etxaburu, Fem Rosa Has, Guillermo Millan, Alicia Navas, Jeffrey Schoenaers, Marina Scotto, Egoitz Segura, Beñat Urretabizkaia, Martxel Rodriguez (Mugi)
Jantziak | Benedetta Orsoli
Diseinu Grafikoa | Irene Altuna
Ekoizpen Arduraduna | Sofía Alforja
Zuzendari Orokorra | Fernando Sáenz de Ugarte