Argazkiak aterako ditugu Gala Gauean

Baleike 2013ko abu. 1a, 12:04

Arropa dotoreenak jantzita ospatzen dute zumaiarrek Gala Gaua –larunbatean izango da–, eta aurten argazkiak ateratzeko gune bat prestatuko du Baleikek, Udalaren eta Zumartianen laguntzarekin. Kofradian jarriko dugu photocall-a, 19:30etik aurrera, pare bat orduz. Alfonbra gorriak, musika, argiak... Parte hartzen duten guztien artean Zumartianeko txartelak zozkatuko ditugu: 50 euroko bi eta 25 euroko lau. Argazkiekin bilduma bat osatu eta baleike.com-en erakutsiko ditugu.