Maila handiko bi estropada irabazi dituzte, k4arekin, Valladoliden eta Sanabrian.Larunbatean, 5.000 metroko estropada jokatu zuten Valladolid Hiria Nazioarteko Sari Nagusian. Unai Gereka, Imanol Berroetabeña, Martin Egaña eta Kepa Txapartegik osatu zuten K4a eta bikain nagusitu ziren Villaviciosako eta Irungo Santiagotarrak taldeko piraguisten aurretik.
Igandean, Sanabriako urtegian jokatu zuten estropada, nazioartekoa eta 5.000 metrokoa hura ere. Martin Egañaren ordez Unai Azkune sartu zen ontzian eta berriz ere azkarrenak izan ziren, Zamorako eta Villaviciosako ontzien aurretik.
Bi aste barru Espainiako Txapelketa jokatuko dute Galizian, 1.000 metroko distantzian. Ander Tolosa, Xabier Osa eta Josema Balenziaga prestatzaileen lan bikaina ari da fruituak ematen.