EAJ-PNV: "Udal Gobernuak ez du nahikoa egin su artifizialak egin daitezen"

Baleike 2013ko eka. 29a, 10:27

Sanpedro hauetan ez da su artifizialik izango. Udalak igorritako idatzi batean Eusko Jaurlaritzako Portuen sailari egotzi zion errua, baimenik eman ez duelako. EAJ-PNVren udal taldeak bestelako iritzia du: “alkatetzak ez dio bota behar inori bere kudeaketa desegokia eta aurrikuspen faltaren errua”.

Sanpedroetan ez da su-artifizialik izango, Portuetako Sailak ez duelako baimenik eman

Ostiral arratsaldean hasiko dira sanpedroak

Hemen duzue EAJ-PNVren udal taldeak bidalitako oharra.

Zumaiako EAJ-ren tokiko erakundearen ustez “alkatetzak ez dio bota behar inori su artifizialak jaurtitzeko bere kudeaketa desegokia eta aurrikuspenaren faltaren errua.”

Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzak Kirol Portuko alboko zabalgunetik su artifizialak botatzeko eskaerari ezezkoa eman dio, Udaletxeak aurkeztu duen Segurtasun plana ez nahikoa den heinean, bere ustetan piroteknia ikuskizunak arrisku haundia suposatzen duelako. Aipatu planak ikusleak bakarrik hartzen ditu kontutan eta ez ditu barneratzen, ez eta kontutan hartzen ere, suengandik kaltetuak izan daitezkeen beste hainbat arrisku elementu: hala nola portu instalazioen egoera, itsasontziak edota bertan gordetzen diren erregaiak eta depositoak.

Suharberak diren eta kaltetuak izan daitezkeen materialak dituzten Balenciaga Ontziola, Kirol Portua edo Zumaia Shippingg delakoa inguru horretan egotea arrazoi nahikotzat jotzen da zumaiar askori lana ematen dioten istalakuntzak arriskuan ez jartzeko” zehazten du EAJ-k.

Su ikuskizunak urtero bezala, aurten ere, jai egitarauaren parte beharko lukete, baina horretarako, Udalak egin beharrekoak egin behar zituen. Leku aukera ezberdinak behar bezala aztertu, bakoitzaren ezaugarriak, bakoitzaren arriskuak eta baldintzak. Horrela egin balitz, beharrezkoa den sakontasunarekin eta nahikoa denboraz, seguru gaude arazoari konponbidea aurkitu ahal izango zitzaiola.

Portuetako Zuzendaritzako txosten teknikoaren arabera azken erabakia ezezkoa izango zenaren arriskua handia izanik ez dugu ulurtzen nolatan udalak ez dituen aztertu balizko alternatibak.

Ez da eztabaida antzuetarako unea, baizik eta denon artean lan egin eta irizpide egokiak aurreikusi eta planifikatzen asmatzekoa. Espero dugu, eta horretarako lan egingo dugu, aurrerantzean gure jai nagusietan berriro ere su artifizialak egotea”