Greban dauden Otezurik langileek Donostiako egoitzetako langileen laguntza jaso dute

Baleike 2013ko eka. 27a, 13:44

 

Azken asteetan gertatu bezala, greban dauden Otezuriko langileak egoitzaren aurrean kokatu dira, eta txilibitu eta megafonoen bidez protesta egiten aritu dira. Gaurkoan greban dauden Donostiako egoitza batzuetako langileen bisita izan dute. Otezuriko langile batek azaldu duenez, maiatzean greba hasi zutenetik ez da aurrerapauso bat bera izan.