Musika Eskolako ikasle Elena Arbonies Musikenen sartu da

Baleike 2013ko eka. 27a, 10:04

Ikasturte amaieran ere, Elena Arbonies Musika Eskolako klarineteko ikasleak beste arrakasta bat lortu du; Musikenen goi mailako musika ikasketak egiteko eskaintzen ziren bi plazetako bat lortu du. Durangokoa bada ere Txori Txiki Musika eta Dantza eskolan burutu ditu ikasketak eta urte guztian egin du Zumaiarako bidea. Ikasturte bikaina egin du: EIO orkestran sartu da, Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan bigarrengo saria ere maiatzean lortu zuen eta orain, Musikenen sartzea lortu du.