Isurketa bat izan da gaur goizean Narruondo ibaian

 

Zuriz margotuta esnatu da gaur goizean Narruondo ibaia. Dirudienez, GKN enpresak kolore horretako likido bat isuri du ibaira. "Goizeko 9ak aldera izango zen. Itsasgorarekin zuri-zuri zetorren ibaia", aipatu digu Jadarreko bizilagun batek. Honen esanetan, gaurkoa ez da izan enpresa honek egin duen lehen isurketa. Ibaiaren egoeraz ohartuta, Udaltzaingoa bertara inguratu da eta baita ur zerbitzutako langileak ere. Hauek ur-laginak hartu dituzte likido hori aztertzeko.