Larunbatean, apirilak 6, Gune elkarteak antolatutako Zinea eta Espiritualtasuna izeneko lehen zikloa hasiko da. Lau saio izango dira –apirileko lau larunbatetan– Donostiako Kresala elkartean (Euskal Herria kalea, 9) arratsaldeko 17:00etan. Sarrera, ohi bezala, doan izango da eta jende guztiari irekia.
Saio bakoitzean gaiaren sarrera egingo da, filma ikusi eta ondoren denon artean komentatuko da. Nahi izanez gero, 19:30etatik aurrera ere geratzeko aukera izango da, solasaldiarekin jarraitzeko.
Egitaraua
Apirilak 6: Primavera, verano, otoño, invierno... primavera (Hego Korea, Alemania, 2003) Kim-Ki-Duk.
Apirilak 13: El señor Ibrahim y las flores del Corán (Frantzia, 2003) François Dupeyron.
Apirilak 20: De dioses y hombres (Frantzia, 2010) Xavier Beauvois
Apirilak 27: Agua (Kanada, India, 2005) Deepa Mehta