Zumaiako bi bikote Gipuzkoako Zesta Punta Txapelketako finaletan

Baleike 2012ko abe. 19a, 11:58

Datorren larunbatean hilak 22 jokatuko dira finalak Donostiako Balda pilotalekuan, goizeko hamarretan hasita, kadete, jubenil eta nagusien mailan. Zumaiako bi bikotek hartuko dute parte: Iñaki Lopetegik eta Alex Gainzak kadete mailan eta Cosme Agirrek eta Ekaitz Osak jubeniletan. Mutrikuren aurka jokatuko dute bi bikoteek.